Bapiruke aisialdi programa euskaldunak 5 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxoentzako asteburua antolatu du
Sastarrain baserri eskola (Zestoa). Dagoeneko, bertan parte hartzeko izen-ematea abiatu du Getxo udalerriko
Bizarra Lepoan euskara elkarteak. Maiatzaren 5era arte egongo da zabalik. Irteera maiatzaren 15 eta 16an izango da, eta aipatzekoa da, bertan parte hartzeko, "euskaraz ondo aritu behar dela", Bizarra Lepoanek gogoratu duenez. Txangoaz gozatu ahal izateko prezioak honako hauek izango dira: Bizarra Lepoan eta Areetako ludotekako bazkideek, 40 euro ordaindu beharko dituzte; bazkide ez direnek, 60 euro; eta Getxon gutxieneko errenta jasotzen dutenek, 10 euro. Apuntatzeko, bankuko abonuarekin (E.K. 3035 0108 06 1081032766) eta Osakidetzako txartelaren fotokopiarekin batera, bulegora joan, eta bertan izen emate orria bete beharko da. Euskara elkarteak Algortako Aldai patronatuan (Karitate kalea, 1-10. bulegoa) dauka egoitza. Argazkian, Bapirukeko hainbat ume Areetako skate parkean.