Eskola Kontseiluko presidente izateari utziko dio Konrado Mugertzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 19a, 20:39

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Eskola Kontseiluko presidente izateari utziko dio, maiatza aldera, Konrado Mugertza neguritarrak. "Berria" egunkariak zabaldu duenez, lau urteko agintaldia amaituta, Eusko Jaurlaritzak ez du Mugertza berretsiko karguan, eta berak ere ez dauka jarraitzeko asmorik. Eskola Kontseiluko kargu guztiak lau urtean behin berraztertzen dira, eta aurten beteko du epemuga, presidente postuan. Hezkuntza Sailak zabaldu duenez, Jaurlaritzak ez du Mugertza mantenduko postuan, baina, aldaketa, "ez da datozen egunotan edo asteotan gertatuko". Agintaldia apirilean amaituko da, baina Mugertzak luzapen txiki bat eskatu dio Hezkuntza Sailari, Espainiako Eskola Kontseiluen Jardunaldietan parte hartu ahal izateko. Bilkura hori maiatzean izango da, Toledon (Espainia). Beraz, ikasturte amaieratik gertu utziko du kargua. Hezkuntza Sailak gaineratu du oraindik ez dutela haren ordezkaririk hautatu. Mugertza "Bizarra Lepoan" aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen 1995etik aurrera eta Getxo III institutuko zuzendaria ere izan da urteetan. Oraingoz ez du azaldu publikoki institutura bueltatuko den. Argazkian, Mugertza ezkerrean; Jokin Aspuru eta Gorka Oruetarekin "UK" Uribe Kostako aldizkariaren 10. urteurrenean 2008ko abenduaren 4an.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun