
Getxoko Udaltzaingoak faltsifikatutako kotoizko 149 kirol-jertse atzeman zituzten joan den astean, Algortako azoka txikiko bi salmenta postuetan, tokiko iturriek zabaldu dutenez. Atzemandako jantziak “RAMS 23” markakoak dira, kolore eta tamaina ezberdinetakoak. Marka horren ordezkarietako batek jarri zuen salaketa, udal iturriek diotenez. Salaketaren arabera, "imitazioen maila handia bada ere, jantzi hauek marka banatzaile ofizialak direnen dendetan bakarrik saltzen dira". Polizia operazioan, 149 jantzi atzeman eta, saltzaileak identifikatu eta gero, jabego industrialaren aurkako delitua egotzi diete horiei. Udaltzainek, markaren ordezkariarekin batera, jertseak faltsuak zirela egiaztatu zuten. Izan ere, "originalek ez dute kanguru erako patrikarik, ehunaren kalitatea hobeagoa da eta etiketa daramate. Horretaz aparte, bular aldean inprimatuta zeramatzaten marka, kalitate txarrekoa zen", tokiko arduradunek azaldu dutenez. Argazkian, Getxoko Udaltzaingoaren Koordinazio Zentroa / © Getxo.net.