
Aste Santuan jasotako emaitzen balantze "oso positiboa" egin dute Sopelako turismo bulegoek. Epe horretan, arreta ordutegia zabaldu egin zuten zerbitzua handitzeko. "Bisiten kopurua 131 pertsonakoa izan da aurten; 30 pertsona izan ziren iaz. Hori %500eko igoera da", diote udal arduradunek. Gehien bat, adinez nagusi diren pertsonek egin dute bisita (91), gazte jendearen (67), haurren (14) eta jubilatuen (9) aurretik, hurrenez hurren. Sexuen artean ez da alde nabarmenik egon: 93 gizonezko eta 88 emakumezko. Jatorriari dagokionez, 78 pertsona etorri dira Estatu espainoletik, 53 Bizkaitik, 29 udalerritik bertatik eta 21 Espainiako Estatutik kanpotik. Pertsona horiek herriko eta inguruetako mapak, intereseko tokiei buruzko eta hondartzen gaineko informazioa eta abar eskatu dituzte. Argazkian, Sopelako turismo bulegoa / © Joseba Zubiaur - Sopelako Udala.