Leioako Gaztetxe eta Gazte Asanbladaren oharra:
"Gure sormena, alternatibarik onena" lelopean ospatuko da apirilaren 24an Leioako 7. Gazte Eguna. Egunean zehar ekintza ugari izango dira eta Iluntzean ekitaldi kontzertuak eta erromeria.
Leioako Gazte Eguna erreferente bat bilakatu da herriko eta inguruko gazte guztientzako, udaberri garaiko derrigorrezko zita da. Bertan gazteok benetan nahi ditugun ekintzak burutzeko parada izaten dugu, alor desberdinetan. Kirola, aisialdia, musika, kultura, artea eta beste hainbat alorrek ageriko presentzia daukate Gazte Egunean, beti ere gazteon perspektiba erreal batekin landuak.
Aurtengo honetan, gazteon sormenari garrantzia emango zaio, sormena baita inposatu nahi diguten aisialdi ereduaren aurrean gazteok dugun alternatibarik onena. Horregatik, goizeko 11:00etan hasita, ekitaldi eta ekintza ugari izango dira.
11:30ean koadrilen arteko olinpiadak izango dira J.M. Barandiaran Institutuko patioan, leku berean, Aerobitoia egongo 13:00etan. Gainera, goiz osoan zehar, gazte azoka sagardo kupela eta pintxoak egongo dira anbulatorio plazan. 14:30ean bazkari herrikoia egongo da eta txartelak bertan egongo dira salgai. Bazkalosteko sorpresaren ostean, poteo-kalejira izango da Batukadarekin eta iluntzean 7. gazte Eguneko ekitaldia 20:00etan. Ostean kontzertuak: Amargor eta Siroka. Eta bukatzeko erromeria Auskalo non taldearekin.
Animatu eta hurbildu larunbatean Leioara!
Egitaraua:
11:00 7. Gazte Eguneko hasiera ekitaldia anbulatorioko plazan.
11:30 Gazte Azokaren irekiera. Goiz osoan zehar sagardoa eta pintxoak, eta rokodromoa.
11:45 Koadrilen arteko olinpiadak institutuko patioan.
13:00 Aerobitoia institutuko patioan.
14:30 Bazkaria institutuan. Bazkalostean sorpresa.
18:00 Poteo-kalejira musikatua. Poteoa herriko tabernetan zehar batukadaren laguntzaz.
20:00 7. Gazte Eguneko ekitaldia Plaza Gorrian.
20:30 Kontzertuak Plaza Gorrian: Amargor eta Siroka.
00:00-03:00 Erromeria Auskalo non taldearekin.