
Leioa Kantika Koralak bere hurrengoko estreinaldia prestatzen hasi da. Oraingoan, Vasco Negreiros konpositoreak egindako "As palavras na barriga" opera interpretatuko dute. Juva Batella idazlearen "O menino que guardava as palavras na barriga" liburuan inspiratutako lana da. Lisboako "Dias da musica" jaialdian estreinatzea espero du Kantikak; Belemeko kultur zentroan, apirilaren 23, 24 eta 25ean, hain zuzen ere. Sei urtetik gorako umeei zuzenduta dagoen lan hori Filarmonika das Beiras orkestrarekin aurkeztuko du Leioako taldeak, Vasco Negreiroren zuzendaritzapean. Eszenako zuzendaritza Luca Aprea italiarraren eskutik joango da eta eszenografia Luis Santosena izango da. Bakarlari lanak, bestalde, Beatriz Bagulho, Rebeca Amorim eta Camila Robert abeslariek egingo dituzte. Leioa Kantika Korala Aveiron izan da Aste Santuko oporretan, obrako gainontzekoekin batera, muntai eszenikoa eta musikala egiteko. Laster, Lisboara joango dira estreinaldia egiteko. Argazkian, Leioako Kantika Korala / © Leioa.net.