Bueltako ontzia hartuko dute bihar 2.800 britainiarrek Getxoko Kirol Portuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 21a, 18:59

Erresuma Batutik etorriko diren zein euren herrialdera bueltan doazen bidaiariei arreta egiteko asmoz, trafikoa kontrolatzeko talde berezia martxan jarriko du, Getxoko Kirol Portuan, Udaltzaingoak. Pertsona guzti horiek azken astean hainbeste aireportu ixteko neurriaren ondorioak jasan dituzte, udal iturriek zehaztu dutenez. Horrela, Kirol Portuko aparkalekuaren azkeneko gunea itxi egingo dute, gaur gauean, esparru hori pertsonak garraiatzeko espero diren ibilgailu askori (autobusak, taxiak...) lekua uzteko. Itsas bidaia handietarako ontzien moilaren atrakalekutik gertu dago aipatu gunea. Aurreikusita ere badago, bihar, ostegunarekin, 6:00etatik 7:00etara bitartean, 300 pertsona garraiatzen ari den ontzia heltzea Southamptonetik. Bidaiariak Algortan lehorreratuko dira euren helmuga ezberdinetara joan ahal izateko. Ondoren, 8:00etatik 13:00etara bitartean, 2.800 britainiar igoko dira ontzi horretara euren herrialdera joateko. Argazkian, Queen Elisabeth 2 ontzia 2008ko urrian Algortako kaian.

Gaur gauean, udaltzaingoaren patruila batek eremu hori zainduko du eta, bihar goizean, lehenengo ordutik, sei poliziek bidaiarien sarrerak eta irteerak kontrolatuko dituzte. Getxoko Udalak ez ohiko egoera hau ulertzea eta guztion kolaborazioa eskatu du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun