Helduentzako ipuin kontaketa daukate bihar Uribe Kostako berbalagunek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 21a, 16:03

Ostegun honetan, apirilak 22, helduentzako ipuin kontaketa batez gozatzeko aukera paregabea daukate Uribe Kostako berbalagunek. Saioa 19:30etik aurrera izango da, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Hain zuzen ere, kontakizuna eskainiko duen Mireia Delgadori egin diote elkarrizketa (mp3) Koska irratian. Bestalde, igande honetan, hilak 25, Basaizea kultur elkartearen ekimenez Baigorrin egin ohi den Nafarroaren Egunera joango dira eskualdeko berbalagunak. Fakun Aznarez ekimenaren dinamizatzaileak adierazi duenez, autobuseko bidaia doan izango da. Bertako herri bazkaria (xikiro, edaria eta postrea; 20 eurotan) baino ez da ordaindu beharko. Horrenbestez, igandean, goizeko 8etan abiatuko da autobusa, Plentziako metro geltokitik; eta 8:15ean Sopelako Urbaso taberna (Sabino Arana kalean, udaletxearen aurrean) aurretik igaro. Arratsaldeko zortzietan izango dira bueltan. Izena emateko, 605 773 541 telefono zenbakira deitu edo berbalagunuribekosta[abildua]hotmail.com helbidera idatzi beharko dute interesatuek. Argazkian, abenduan ardo eta gazta dastaketa ikastaroa egin zuten berbalagunek / cc-by-nc Berbalagun Uribe Kosta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun