"Ereagatik Matxitxakora" eta "Aberria" filmetan kostaldeko hainbat paisaia eta une horretako kultur arloko pertsonaia batzuk ikus daitezke, tartean Enbeita eta Lopategi bertsolariak eta Victor Olaeta dantzaria.
Dokumentalen protagonista ugarien asistentzia espero dela, ekitaldian besteak beste, Ion Lopez Euskal Filmotekako teknikariak parte hartuko du, lanen garrantzia eta Bartzelonako laborategi batean aurrera eramaten ari den masterizazio prozesuaren nondik norakoak azaltzeko. Proiektu hori Getxoko, Bermeoko eta Gernikako Udalek, Uribe Kostako Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hartu dute bere gain. Ekitaldirako sarrera doakoa izango da.