
Espainiako Gobernuko Ordezkaritzak 301 euroko isuna ezarri dio Getxoko auzokide bati, Armen Arautegia haustea egotzita, udal iturriek jakinarazi dutenez. Otsailaren 15ean, 21:40ean, dei bat jaso zuten, Udaltzaingoaren Koordinazio Gunean, Neguriko Justizia Jauregiaren inguruan geldirik zegoen auto baten barruan bi gazte arma bat manipulatzen omen zeudela ohartaraziz. Tokiko iturriek diotenez, polizia talde batek jaurtigairik gabeko kartutxoen pistola bat (debekatutako arma) konfiskatu zion mutiletako bati eta Bizkaiko Gobernuko Ordezkaritzara bidali zuten, "Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoak agindu bezala". Orain, Gobernuko Ordezkaritzak aipatu zigorra ezarri dio gazteari; baita arma kendu ere. Udaltzaingoak gogoratu du mota horretako armak ezin direla inoiz etxetik atera. Argazkian, Getxoko Udaltzaingoaren Koordinazio Zentroa / ©
Getxo.net.