Kudeatzaile bila dabil Algortako Bertsolari Eskola

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 22a, 15:20

Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) kudeatzaile lanak egingo dituen pertsona kontratatzeko deialdia zabaldu du. Curriculumak maiatzaren 10era arte bidal daitezke albegetxo[abildua]gmail.com posta elektronikora. Bilatzen den profila euskalduna da, kudeaketa eta administrazio arloko ezagutzak dituena, informatikan aditua, harremanetarako gaitasuna duena, izaera dinamikoko pertsona eta gidabaimena eta autoa izatea. Gainera, antzeko postu batean landua izatea, bertsolaritzarekin harreman zuzena edukitzea eta Uribe Kosta eskualdekoa izatea baloratuko ditu ALBEk. Argazkian, bertso eskolako lagunak baserriz baserri Agate Deunaren bezperan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun