Ekimenez beterik egongo da asteburu honetan Itzubaltzeta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 22a, 21:03

Jaialdia, herri bazkaria eta beste hainbat ekimen antolatu dituzte asteburu honetarako eragile ezberdinek, Itzubaltzeta / Romon. Hasteko, bihar, apirilak 23, arratsaldeko zazpietan, mural herrikoia egiteko aukera izango dute gazte independentistek. Ondoren, independentziaren aldeko kalejira egingo dute kaleetan zehar. Beste alde batetik, Itzubaltzeta gaztetxeak antolatuta, "Jai hortera" izango da gaueko 10:30etik aurrera aipatu zentro sozialean. Bertokoek nabarmendu duenez, jaian parte hartu nahi dutenek mozorrotuta joan behar dira, "gaua pixka bat girotzeko". Azkenik, igandean, jardunaldi independentistak izango dira, 18:00etatik aurrera, gaztetxean bertan. Argazkian, Itzubaltzeta gaztetxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun