Zirkulazio aldaketak eragingo ditu Salsiduko zubiaren eraispenak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 22a, 22:11

Algortako Salsidu kaleko zubia oinezkoentzat eta ibilgailuentzat itxiko dute astelehenetik aurrera, egitura hori eraisteko lanak direla eta. Obra hori, Uraren Euskal Agentzia egiten ari den Gobela ibaiaren egokitzapen hidraulikorako lanen barrukoa da. Dagoeneko oinezkoentzako pasabide bat jarri dute zubiaren ondoan. Autoei begira, Zubilleta kalea bi norabidekoa izatera pasako da, Izaro eta Aldapa kaleen artean, lanok irauten duten bitartean. Ondorioz, aparkatzeko tokiak behin-behinean desagertuko dira irailera arte, obrak bukatu arte, hain zuzen. Aldaketa astelehenetik aurrera izango bada ere, aurretik egin beharreko lanak martxan daude jada. Argazkian, Salsiduko zubia eta, ondoan, behin-behineko pasabidea / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun