Bizikleta berriez gozatzeko aukera egongo da Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 23a, 13:13

Getxoko auzokideek bizikleta berriez gozatzeko aukera izango dute gaurtik aurrera. Imanol Landa alkateak Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegiaren aurrean zabaldutako bizikleta parke berria aurkeztu egin du goizean, eta horrekin batera, Getxo udalerri osoan zehar sakabanatuta dauden beste 11 parkeetan eskuragarri egongo diren 150 bizikleta berriak. Ibilgailu horiek, zaharrak ez bezala, bi martxa izango dituzte, eta EAJkoak esan duenez, "erabiltzaileentzat erosoagoak, arinagoak eta atseginagoak izango dira". "Auzokideek onarpen handia egin diote proposamen horri", Landak dioenez. Lehen bizikleta parkea iazko maiatzaren 11n zabaldu zen, Bizkaiko lehena izanik. Eta dagoeneko, Getxon, 3.787 bazkide daude. Urte honetan zehar, 20.000 aldiz erabili dituzte bizikletak. Horietariko gehienak, arduradunek diotenez, Ereagan jarritakoak izan dira; eta jarraian Areetako Bizkaiko Zubiaren ondokoak. Mailegu sistema hori erabiltzeko ordutegia 6:45etik 21:00etara da. Argazkian, Imanol Landa alkatea bizikleta gainean, aurreko batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun