Ikasle Abertzaleak erakudearen oharra:
Gaur, martxoaren 22, osteguna, UPV-ko Klaustroa burutu da Bilboko San Mameseko Fakultateko Gradu Aretoan. Klaustroa aprobetxatuz, Ikasle Abertzaleakeko Klaustrokideek salaketa egin dute UPV eta Barne Saiaren artean egin duten hitzarmenaren harira. Klaustroan bertan, Ikasleak buzo laranjaz eta eskuak loturik, hitzarmen honek ekarriko duen errepresioa eta campus poliziala salatu dute Unibertsitatea Guantanamo handi bat bezala irudikatuz. Fakultate sarreran, unibertsitateko lurretan, berriz, beste ikasle talde batek kontzentrazioa burutu du azken urteetako argazkiak erakusten, non ikasleak kolpatuak, Ertzaintzaren presentzia eta segurtasun indar pribatuak agertzen diren.
Horrela, salatzen hari zena beste behin ere egi bihurtu eta Ertzaintzak 10 ikasle identifikatu ditu. Horrez gain paretetatik jarritako argazkiak kendu eta bertako ikasleak bazterrera bidali ditu kontzentrazioa ekiditeko asmoz. Beste behin ere, ertzaintza unibertsitateko esparrura sartu eta ikasleriaren hitza isilarazi du inori baimenik eskatu gabe. Horrelako adibideak dira ikasleak hitzarmen horren kontra egoteko dituen arrazoiak. Gertakari hauen aurrean, Iñaki Goirizelaiari argibideak eskatzen dizkiogu eta horrelako Hitzarmenak sinatzen direnean, erantzukizunak hartu behar direla helarazten diogu. Bestalde, argi utzi nahi dugu, bera dela unibertsitate polizial honen erantzulea, eta bera dela horrelako gertakariak ahalbideratzen dituena. Horregatik, exijitzen diogu lehen bai lehen unibertsitate polizial honekin bukatzeko. Hitzarmen errepresiborik ez egiteko.
Bukatzeko, Goirizelaia errektoreari argi utzi nahi diogu, ez dela egongo kamara, segurata, polizia edo hitzarmen errepresiborik Ikasle Mugimendua geldituko duenik eta Ikasle Mugimendua bera izango dela egoera honi buelta emango diona!
Gora Ikasle Mugimendua!