Igande honetan, hilak 25, XII. Nekazaritza Azoka egingo dute Leioako Pinueta auzoan. Ospakizun berezi horrek gero eta bisitari gehiago biltzen ditu, herri horretako lurrek emandako produkturik onenak dastatzeko, erosteko edota haien sustraien giro onaz gozatzeko. Azoka 10:00etan irekiko ditu atean, trikitilari eta txistularien doinuen laguntzaz. Ordu berean animalien erakusketa zabalduko dute. Udalak dioenez, "bisita gehien hartuko duen txokoa izango da hau, bai txikienen aldetik, baita nagusienen aldetik ere". Bestalde, goiza amaitu arte, hainbat ekintza desberdin izango dira azokan zehar: haurrentzako ibilbideak poni gainean, txalaparta zein nekazaritza tailerrak, baserriko lanbideen erakustaldia, eta nekazarien produktuen erakustaldia eta dastaketa. Eguerdiko 12ak aldera, hamaiketakorako tartea izango da. Euro biren truke buzkantza gozoa eta edaria hartzeko aukera izango dute bisitariek. Guzti horretaz aparte, azokan bertan eskuragarri egongo dira Leioako baserrietan landutako hainbat produktu. Argazkian, Leioako Bulebarrean egindako beste nekazari azoka bat.