Ertzaintza pertsona batzuen bila dabil Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 23a, 16:16

Ertzaintza Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren hainbat kartel jarri dituen pertsona batzuen bila dabil Algortan zehar. "Tortura, biolentzia, bortizkeria, errepresio politikoa, Ertzaintza. Herritarren zaintzarako polizia?" hitzak irakur daitezkeen hainbat kartel agertu dira kaleetan, Telletxe plazan jarritako Liburu Azokaren inguruan. Horren ostean, hainbat polizia agertu dira bertan, eta aipatutako kartel bati so eginez, "kartela itsasteko kola ukitu, eta telefonoz deika ibili dira", lekuko batzuek UKBERRI.NETi esan diotenez. Dirudienez, kartelak jarri dituzten ezezagunak bilatzeari ekin diote. Izan ere, ingurua miatzen, bideoz grabatzen eta kartelei hainbat argazki ateratzen ibili dira. Argazkian, ertzain baten artxiboko irudia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun