Laster zabalduko dute Algortako Egunsentia haur eskolan izena emateko epe berria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 26a, 18:47

Maiatzaren 3tik 14ra egongo da zabalik, 2010-2011ko ikasturterako, Algortako Egunsentia haur eskolan izena emateko epea. Getxoko Udalak zehaztu duenez, zentroan bertan bete beharko dute interesatuek izen-emateko orria, hau da, Foru kaleko 16. zenbakian. Eraman beharreko dokumentazioari buruzko xehetasunak Haurreskolak Partzuergoaren web gunean aurki daitezke edo bestela Udaleko Hezkuntzako Sailera joaz. 0 eta 2 urte bitarteko 84 umeentzako lekua du Egunsentia haur eskolak. Guztiz hornituta dauden 8 gela ditu: 4 gela, 0 eta urte 1 bitarteko umeentzat (8 ume gelako) eta beste 4 gela, 1 eta 2 urte bitartekoentzat (13 gelako). Argazkian, urtarrilean inauguratu zuten Egunsentia haur eskola udal arduradunek / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun