Areetako ludotekan eskainiko du judo saioa Yahaira Agirrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 26a, 19:03

Judo saioa izango da ostiral honetan, apirilak 30, Areetako Eskoletako plazan dagoen ludotekan, Yahaira Agirre algortar judoka ezagunaren eskutik. Getxoko Udalak antolatutako ekimena aipatutako diziplina zertan datzan ikasi nahi duten 5 eta 11 urte bitarteko haurrei egongo da zuzenduta. Azalpenak euskaraz izango dira, zehaztu dutenez. Hitzordua, berriz, 17:30etik 19:30era jarri dute. Saioa doakoa izango da. Informazio gehiago nahi dutenek 944 660 355 telefono zenbakira dei dezakete. Bestalde, Bizarra Lepoan euskara elkarteak asteburuko egotaldia antolatu du Zestoako Sastarrain baserri eskolan, 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, Bapiruke egitasmoaren barruan. Irteera maiatzaren 15ean eta 16an izango da eta izena emateko epea hile horren 5ean amaituko da. Bizarra Lepoan elkarteko eta Areetako ludotekako bazkideek 40 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 60 euro. Gutxieneko errenta jasotzen dutenentzako prezioa 10 eurokoa izango da. Informazio gehiago 944 914 357 telefono zenbakian edo www.blogari.net/bl helbidean eskura daiteke. Argazkian, Bapirukeko hainbat ume Areetako skate parkean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun