Bihartik aurrera zirkulazio aldaketa berriak izango dira Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 26a, 19:17

Astearte honetan, apirilak 27, Itzubaltzeta / Romoko kolektore nagusia berritzeko proiektuaren fase berri bati ekingo diote, Kresaltsu kalean, Aurrezki Kutxa eta Ezekiel Agirre artean. Trafiko aldaketak ere eragingo dituzte lanek. Getxoko Udalak zehaztu duenez, aipatu kale zatian ibilgailuak pasa ahal izango dira; baita Santa Eugenia kaleraino heldu ere. Bestalde, lanak hasi baino lehenagoko norabidea edukiko du Kalamua kaleak, hau da, Urkizu kaletik Kresaltsura. Obren iraupena hilabete eta erdikoa izatea aurreikusten da. Argazkian, Kresaltsuko herri lanetako aurreko fase baten argazkia, Santa Eugenia eta Kalamua kaleen artean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun