Urbanizazio lan horiek direla-eta, aldaketak izango dira auzoko ohiko joan-etorrietan. Izan ere, kaleetako batzuen ohiko norabidea aldatu egingo da, lanek aurrera egin ahala. Horregatik, joan den astetik debekatuta dago Artatza kaletik abiatuta San Bartolome kalean gora egitea. Bestalde, Joaquin Achucarro eta San Bartolome kaleen artean (elizaren parean), Basañese kaleko zatian, trafikoa moztu dute. Bestalde, ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioari eragingo dioten neurri horien ondorioz, Peruri auzora, Luberri multzora eta San Bartolome Ikastetxera sartzeko bideak berrantolatu beharko dira eta honela geldituko dira:
- Peruri auzora sartzea: San Bartolomeko sarbidea itxita (auzotik irteteko erabili ahalko da), Kurkudirako igoeratik eta Artatzagana kaletik (Aldekoenako biribilgunearen bidez) sartu ahalko da.
- Luberrira sartzea: San Bartolome kaletik sartuko dira Peruri auzotik datozenak; Artatza kaletik sartzeko, Basañese kaletik Joaquin Achucarro kalera joan beharko da eta hortik jaitsiko da, Luberrira sartzeko.
- Luberritik irtetea: San Bartolome kaletik edo Joaquin Achucarro kaletik irten ahalko da, baina, edonola ere, Artatza kalera irtengo da.
- Oinezkoak San Bartolome Ikastetxera sartzea: oinezkoek San Bartolome baseliza inguratu beharko dute ikastetxera sartzeko. Autobusentzat behin-behineko geralekua jarriko da Joaquin Achucarro kalearen hasieran, orain zeharkako aparkalekuak dauden lekuan. Ikasleak ikastetxera ekartzen dituzten ibilgailuek Basañese kalean aparkatu beharko dute nahitaez.