Zazpigarrenez ospatu zuten Gazte Eguna Leioan, joan den larunbatean. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu zuten Udondo gaztetxeak eta Txakurzulo Gazte Asanbladak. Goizean, 11:00ak aldera, jaialdiari hasiera eman zioten anbulatorioko plazan, eta jarraian Gazte Azoka zabaldu zuten institutuko patioan. Horrekin batera, bertaratu ziren koadrilak olinpiadetan lehiatu ziren. Probak anitzak izan ziren: zaku lasterketa, pilota jaurtiketa, sokatira, igela..., besteak beste. Orotara, 50 pertsona inguru hurbildu ziren jokoetan parte hartzera. Eratutako lau taldeetatik Pitilingorri koadrilakoak izan ziren aurtengo olinpiadetako irabazleak. Jarraian, aerobitoiari eman zioten hasiera, gose apurra egiteko. Argazkian, leioaztarrak gazteei ongi etorria egiten. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!