Kooperatiba horretan parte hartzeko, aurrekoan bezala, derrigorrezkoa da enpresa kudeatzailean izena ematea; Sabino Arana etorbideko 12. zenbakian (944 803 148). Astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, edota ostiraletan 8:00etatik 14:00etara izango da horretarako aukera. Errolda-ziurtagiria eta DNIaren kopia aurkeztea nahitaezko betekizuna izango da. Eusko Jaurlaritzaren araudia bete beharko dute interesdunek, hots, etxebizitza propiorik ez izatea eta finkatutako diru-sarrera artean kokatuta egotea. Horretaz gain, azkenengo lau urteetan gutxienez bi urte Leioan erroldatuta egon izana beharrezkoa da.
Diru-sarrerak
Bestalde, parte hartzaileen diru-sarreren eskakizunak honakoak izango dira: erregimen orokorreko UETen onuradunen gehienezko diru-sarrera haztatuak, Euskal Autonomia Erkidegoko araudian jasotakoarekin bat kalkulaturik, ezin dira 1,5 indizea baino handiagoak izan, erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko indarrean diren gehienezko diru-sarrerei dagokienez, edo aldaketarik egonez gero, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren araberakoa. UETen onuradunen gutxieneko diru-sarrera haztatuak ezin dira 12.000 euro baino gutxiagokoak izan, aurreko atalean aipatutako araudian xedatutakoari jarraiki neurtuak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.