Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS) bere bitakoran adierazi duenaren arabera, orain dela gutxi Sekeko baserriaren jabeei eskainitako kontratua sinatu egin dute neska-mutilek. Kontratuak baserri horretako gestio osoa gazte sopeloztarren gain jartzen dela esaten du. Hortaz, hemendik aurrera "legalki" ibili ahal izango dira ekintza, ekitaldi, kontzertu eta hainbat gauza gehiago egiten, gutxienez hurrengo 3 urte hauetan, "horrela hitz eginda dagoelako". GASek Sopelako Lizarre auzoko (metro geltokiaren atzealdean) Sekeko errota okupatu eta bertan gaztetxea zabaldu zuen abenduaren 19an. Sekeko gaztetxea antzinako errota eta korta banak osatzen dute eta, sartzerakoan, azpiegitura "oso egoera onean" zegoen arren, gazteek "lan eskerga" izaten ari dira dena garbitu eta txukuntzeko. Argazkian, itxura hartzen ari da Sekeko gaztetxea / © Gazte Asanblada Sopeloztarra.