Edukiera handiko kamioi batek Foru kaleko garaje baten kontra jo du bete-betean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 27a, 14:39

Garabi bat zeraman edukiera handiko kamioi batek (gondola erakoa) istripu ikusgarria izan du gaur goizean Negurin. Kamioiaren gidariak kontrola galdu du eta, ondorioz, Foru kaleko 4. zenbakiko garaje baten kontra jo du bete-betean, Getxoko udaletxearen ondoan. Goizeko 10ak aldera izan den istripuak ez du kalte pertsonalik eragin, udal iturriek aipatu dutenez, baina gas-tutu bat apurtu du. Une honetan, kamioiaren enpresa, kaltetuta geratu den garajearen egitura zurkaizten ari da eta kamioia hormatik ateratzeko lanak bi orduko epean amaitu ahal izatea espero da. Bestalde, etxeko gas hornidura eten egin da, kaltetutako tutua konpontzen den bitartean. Zirkulazioa Algortako etorbidetik desbideratu dute. Argazkian, Getxoko Udaltzaingoaren Koordinazio Zentroa / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun