Presoen ikasteko eskubidearen aldeko mobilizazioa izango da bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 27a, 18:33

Apirilaren 28an, hilabeteko azken asteazkenarekin bat eginez, euskal preso politikoen ikasteko eskubidearen aldeko mobilizazioak burutuko dira Euskal Herriko campus eta fakultate desberdinetan. Mobilizazio hauen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arduradun nagusi diren Isabel Celaa Dieguez eta Alberto Catalan Higueras Hezkuntza Sailburuei Espetxeetako Zuzendaritzarekin beharrezko harremanak izateko ahalegin guztiak egin ditzatela eskatuko zaie, presoek eurek nahi duten unibertsitatean euskaraz ikastea ahalbidetuko duen hitzarmena sinatzeko helburua gauza dadin. Deitzaileek zehaztu dutenez, Leioa eta Erandioko campuseko bateratzea 11:30ean izango da, kafetegian. Argazkian, abenduaren 16an Leioako campusean egindako manifestazioa / cc-by Ikastekoeskubidea.info.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun