Saridunen zain daude Itzubaltzeta gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 27a, 21:13

Ziztada Itzubaltzeta / Romoko gazte komunikazio proiektuak otzara bat irabazteko zozketarako txarteltxoak saltzen ibili da azken asteotan. Dagoeneko zenbaki sariduna badaukate. Izan ere, joan den igandean, hilak 25, egin zuten zozketa. Horrenbestez, 051 zenbakia daukan lagunak eramango du etxera otzara. Beste alde batetik, Uribe Kostako Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Koordinadorak ere zozketa egin zuen orain bi ostiral, Leioako Udondo gaztetxean. 589, 224 eta 469 izan ziren Gaztetxe Egun Txikian ateratako zenbaki saridunak. Sariak jasotzeko Itzubaltzeta gaztetxera jotzea besterik ez dago: koordinadorak egindako zozketarako, 19:00etatik aurrera; eta Ziztadaren otzara jasotzeko, 20:30etik aurrera. Argazkian, Itzubaltzeta gaztetxea.

Inolako zalantzarik egon ez dadin bideoa plazaratu dute Ziztadakoek:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun