Dantza emanaldi ugari hartuko ditu bihar Leioak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 28a, 13:21

Ostegun honetan, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Kultur Leioaren laguntzaz. Gauzak horrela, 12:30etik aurrera, "Ven" ikuskizuna eskainiko du La Macana taldeak. Emanaldia ezohiko espazio batean izango da: Leioa eta Erandioko campuseko kafetegien inguruan, alegia. La Macana Galiziako konpainia bat da, 2009an Caterina Varela (A Coruña, 1983) eta Alexis Fernandez (Santiago de Cuba, 1975) dantzariek sortua. "Ven" izan zen elkarrekin sortu zuten lehen lana, Entremans konpainiako partaideak zirenean. 2008an estreinatu zuten Habanan eta urte hartan lehen saria, publikoaren saria eta kritikaren saria jaso zituen Madrilgo Koreografia Sariketan. Espainia, Kuba, Alemania, Suedia, Brasil, Frantzia, Portugal, Italia, Luxenburgo, Txipre, Suitza, Txekia eta Erresuma Batuko hainbat hiritan erakutsi da. Biharko egitarauari dagokionez, goizean ez ezik, arratsaldean ere eskainiko du "Ven" dantza ikuskizuna La Macana taldeak. Oraingo honetan Leioako Errekalde plazan, 18:30ean. Izan ere, 13:30ean hasita bederatzi ikuskizun hartuko dituzte Kultur Leioak, Bulebarrak eta Errekalde plazan berak. Guztiak parte hartzeko inprobisazio eskolak emango dio amaiera Dantzaren Nazioarteko Egunari. Argazkian, La Macana taldearen "Ven" ikuskizuna / © EHU.

Egitaraua:

12:30 “Ven”, La Macana taldearen eskutik, Leioa eta Erandioko campusean.
13:30 “Paso a dos del Hada de Azucar, de Cascanueces”, Gabriel Gonzalez eta Alazne Lopezen eskutik, Kultur Leioako 0 solairuan.
17:00 Dantza garaikidea eta musika, Arte n´movimiento taldearen eskutik, Kultur Leioako sarreran.
17:30 Helena Golab, Kultur Leioako liburutegian.
18:00 “Mascaras”, Despertar los Sentidos taldearen eskutik, Bulebarrean.
18:30 “Ven”, La Macana taldearen eskutik, Errekalde plazan.
19:00 “Cuerdas”, Despertar los Sentidos taldearen eskutik, Errekalde plazan.
19:30 Andoni Aresti Dantza Eskola, Errekalde plazan.
“Zuretzat, amama”, Arkaitz Pascuas eta Helduen eta oinarri teknikoko laborategien eskutik, Errekalde plazan.
“Roxanne”, helduen eta oinarri teknikoko laborategien eskutik, Errekalde plazan.
Inprobisazio parte-hartzaileko eskola eta jaiaren amaiera, Errekalde plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun