Nekazaritza eta Artisautza Azoka egingo dute larunbatean Larrabasterran

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 28a, 13:23

Nekazaritza eta Artisautza Azoka hartuko du larunbat honetan, maiatzak 1, Larrabasterrako Urgitxieta plazak. Aurten hamargarren urtez antolatu du Sopelako Udalak. Azokaren ordutegia 11:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da. Era guztietako produktuak (bitxiak, arropa, kosmetikoak, loreak, margoak, zeramika, telak, beira...) aurkitzeaz gain, jarduerez beteta egongo da eguna. Horrela, txalaparta tailerra eta erakustaldiak egingo dituzte, 12:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Eguerdiko ordu bietan, berriz, txorizoa banatuko da, doan. Arratsaldez, 18:00etan, txokolatea dastatzeko aukera egongo da, Urko Mendi Taldearen eskutik. Geroago eta eguna amaitzeko, 20:00etan, Oskorri eta Barinatxe musika taldeen kontzertua egongo da, Urko kiroldegian. Emanaldirako sarrera doakoa izango da. Argazkian, Larrabasterrako Nekazaritza eta Artisautza Azoka iaz / © Sopelana.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun