Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak eta
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) hitzarmena sinatuko dute, Leioa eta Erandioko campuseko magalean dagoen Arboretum parkea zaintzeko. EHUk 240.000 euro jarriko ditu gehienez, jarduera guztiak finantzatzeko. Aldundiak, berriz, hitz eman du berak ezarriko dituela gidalerro estrategikoak. Foru iturriek zehaztu dutenez, espazio horren ingurumena kudeatzeko lanak garatuko dituzte; baita jarduerak gauzatzeko planak eta proiektuak ere. Arboretumak 19 hektarea ditu, 3 kilometroko bide sarez lotuak, eta bertan 130 espezieko 1.700 zuhaitz berri daude, erakusgune bat, anfiteatro bat eta heliosziametroaren plaza. Argazkian, 2008ko azaroaren 4an inauguratu zuten Arboretuma Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko orduko jarduneko errektoreak, Eneko Arruebarrena eta Mikel Arieta-Araunabeña Leioa eta Erandioko alkateak bertan zirela.