Eguerdian jaso dute antena teknikariaren abisua
Koska irratiko lagunek, AENA Espainiako Aireportuak eta Aireko Nabigazioaz arduratzen den erakundearen deia jaso duela esanez, Uribe Kosta eta Erandioko irrati librean "interferentziak" sortzen omen dituelako. Gauzak horrela, emisioa bertan behera utzi behar izan dute, antenari filtroa jarri artean. Lan horrek, gutxienez, bihar arte luzatuko da, teknikariaren arabera. Beraz, arazorik ez badago, ostiraletik aurrera entzun ahal izango da normaltasunez Koska irratia, FMko 108.0n. Gaur eta bihar, baina, entzuleek ez dute aukerarik edukiko eguneko gertaerez jabetzeko, "Koskaberri" albistegiaren bitartez. UKBERRI.NET eta Koskaren arteko elkarlanari esker sortutako saioak astelehenetik ostiralera egiten du zuzeneko emisioa, 20:30 aldera, Info7 irratiko albistegiaren ostean. Errepikapenak, berriz, gauerdiko 12etan eta goizeko 6etan eta 7etan izaten dira. Larunbatean kenduta, lehenengo errepikapena goizaldeko ordu batean izaten baita. Koska irratiko kideek barkamenak eskatu dituzte, eragindako eragozpenengatik. Argazkian, Koska irratiko estudioa.