Udalbiltzaren aldeko ekitaldiak debekatzea eskatu du Dignidad y Justiciak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 29a, 13:31

Dignidad y Justicia (DyJ) elkarte ultraeskuindarrak Udalbiltzaren aldeko "ekitaldi bat" debekatzea eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalari, hainbat hedabidek zabaldu dutenez. Ekintza Euskal Herriko "hainbat udaletxeen aurrean" egitea aurreikusita dago; besteak beste, Bilbon. Daniel Portero da DyJren presidentea eta Auzitegi Nazionalaren Zigor-Arloko lehenengo Salan egin du ekitaldia debekatzeko eskaera, "Botere Judiziala eta espainiar Estatuaren" laido larria dela uste dutelako. Eskaeran ekitaldia debekatzea eskatu dute Udalbiltza babesteko elkarretaratzeen atzean "Batasunaren ekitaldiak" daudela uste dutelako. "Ekitaldia ezin da biltzeko eskubidea edo adierazpen askatasunaren babesean egin", aipatu duenez. Argazkian, Udalbiltzaren alde iaz Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun