
"Aurrez aurreko galduak, zigor gehituak eta jazarpen poliziala nabarmen" izan dira espetxeetan azken asteburuan,
Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak salatu duenez. Besteak beste, Jabi Gallaga algortarraren amak eta Jagoba Terrones berangoztarraren senideek aurrez aurrekoak galdu dituzte, "araketa umiliagarrien saiakerak direla-eta". Lehenengoa Kordobako (Andaluzia, Espainia) espetxean daukate eta bigarrena Albocasseren (Castello, Herrialde Katalanak). Bestalde, Alacanteko Villena espetxean daukaten Paul Asensio algortarraren anaia bederatzi hilabetez zigortu dute bisita barik, Etxeratek dioenez. Bitartean, apirilerako azken ostiralerako, biharko, bederatzi elkarretaratze deitu ditu Uribe Kosta eta Erandion euskal preso politikoen senideen elkarteak. Argazkian, presoen aldeko elkarretaratze bat Algortan.