
Martin Etxegarai berangoztarra Puerto II (Cadiz, Espainia) espetxetik Andaluzia aldeko Almeriako espetxera aldatu zuen joan zen astean, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Almeria Berangotik 970 kilometrotara dago. Beste alde batetik, Berangokoa ere den Lexuri Gallastegi
Frantziatik Espainiara eraman zuten martxoaren hasieran eta, harrez gero, isolamenduko moduluan bakartuta izan dute Soto del Realen (Madril, Espainia), apirilaren 20an Naia Zurriarain euskal preso politikoa ere bertara sartu duten arte. Arantza Zulueta Lemoizko bizilaguna, Saioa Agirre Sopelako Zipiriñe ikastetxeko irakasle zornotzarra, Erramun Landa Arte Ederretako Fakultateko Pintura irakaslea eta beste sei lagun
atxilotu zituzten egunean atzeman zuen deustuarra. Orain Gallastegi eta Zuriarrain daude modulu berean, isolamenduan, alegia. Argazkian, presoen aldeko elkarretaratze bat Berangon.