Igande honetan, maiatzak 2, 25 urte beteko ditu Punta Galea Txirrindulari Elkarteak antolatu ohi duen martxa zikloturistak. 2005az geroztik Javier Otxoa Klasika izena ere hartzen du lasterketak. Txirrindulari paraolinpiko berangoztarrak ere parte hartu du noizbait. Horrenbestez, ohikoa denez, goizeko 9etan abiatuko dira Algortako Fadura kiroldegiko belodromotik bizikleta zaleak. Lasterketa Unbera abiatuko da, Butroi, Maruri, Larrauri, Mungia, Olabarri, Errigoiti, Gernika, Urretxua zeharkatu eta Gerekizetik berriro bueltatzeko, 121 eta 95 kilometroko bi ibilbideak, luzeena eta laburrena, osatu arte. Martxa amaitzen duten guztiei oparia emango zaie, probaren oroigarri gisa, zenbakia eman eta gero. Argazkian, Javier Otxoa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!