"Egunkaria"-ri buruzko epaian, akusatuek ETArekin “inolako harremanik” ez dutela idatzi zuten Goreneko epaileek eta absolbitu egin zituzten. Akusazioek lana gaizki egin zutela azpimarratu zuten Javier Gomez Bermudez, Manuela Fernandez Prado eta Ramon Saez Valcarcel magistratuek: “Atzekoz aurrera egin dute indukzio prozesua. Lehenbizi, erabaki da zein den ondorioa (…); gero seinale, zantzu eta aztarna bila hasi dira; eta azkenik arbuiatu egin da ondorioarekin bat ez datorren ezein esplikazio”.
Auzi ekonomikoa
Baina orain irmoa den absoluzioa auzi orokorrari dagokio. Auzi ekonomikoa, berriz, oraindik zabalik dago, iruzur delitua egozten baitzaie zortzi lagunei. Horren harira, Dignidad y Justiciak jakinarazi duenez, horien kontra "borrokan" jarraituko dute. Defentsak auzia Donostiako epaitegira pasa nahi du, absoluzioaren bidez "ustezko terrorismo delitua" desagertu eta delitu normala izatera pasa delako, baina DyJk Auzitegi Nazionalean epaiketa egiteko ahaleginak egingo dituztela hitz eman dute.