Gizonezko bat atxilotu dute Erandion beste bati labankada bat ematea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 29a, 20:54

Atzo arratsaldean, hainbat ertzainek 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Erandion erailketa saiakera egotzita. Leporatutako erasoaren biktimak labankada bat jaso zuen lepoan "atxilotutakoarekin herri hartako taberna batean eztabaidatu ostean", Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Gertaera joan den asteartean jazo zen arratsaldeko zortziak aldera. Ordu horretan, Erandioko lokal batetik anbulantzia bat eskatu zuten, pertsona batek labankada jaso zuelako. Ertzaintzako patruila bat eremu horretara hurbildu eta gizonezko bat odoletan ikustean, Gurutzeta ospitalera eraman zuen. Ingurukoen testigantzak hartu ostean, susmagarriaren bila hasi ziren. Atzo goizaldean, ustezko erasotzailearen berri jaso zuten, eta ordu bata eta erdietan, akusatua atxilotu zuten ustezko erailketa saiakera egotzita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun