Gizon bat atxilotu dute Algortan ume bati labanez lapurtzen saiatu zelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 29a, 23:47

Ertzaintzak 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, 12 urteko mutiko bati labana atera eta lapurtzen saiatzea leporatuta. Herrizaingo Sailak zabaldutako bertsioaren arabera, hasierako gertaera Algortan jazo zen, pasa den ostiralean, apirilak 23, arratsaldeko 18:30ak aldera. Orduan, ezagutzera eman ez duten leku batean, gizona umearengana hurbildu, arma zuria atera, mehatxatu eta dirua eskatu ei zion, beti ere bertsio ofizialari jarraiki. Umeak korrika egin zuen ihes, aurretik labankada batek ezpainetan ebaki sortu omen ziola. Egun batzuk geroago, haurrak senide bati kontatu zion gertaturikoa eta haiek salaketa jarri zuten Neguriko ertzain-etxean. Atzo, asteazkena, poliziek ustezko gaizkilea topatu eta goizean zehar atxilo hartu zuten. Bortxakeriaz egindako lapurreta saiakera leporatu diote.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun