Gaur eguerdiko ordu bata eta erdietan, lantegietatik hurbil dagoen errotonda batean kontzentratu dira Sopelako Dismodel, Utillajes Galindo eta Jehisa trokelgintza enpresetako langileak. Izan ere, gaur bertan da bideratzekoa Dismodel enpresako enplegua erregulatzeko espediente berria Bizkaiko Lan Ordezkaritzan. Enpresa horretako langileen ustetan, "erabakia ziurrenik enpresaren aldekoa izango da, hau da, langileon kontra doana". Hori horrela bada, lantegi horietako beharginek jasango duten bigarren EEEa izango da. Espediente zaharrarekin, bost hilabeteko langabezi-aldia jasan behar izan du lantaldeak, eta EEE berri hori onartzekotan, hamar hile izango dira guztira. LABeko ordezkariek diotenez, "langileok ez diogu uko egin irtenbide berriak bilatzeari, proposamen berriak eskaini baititugu. Dudarik gabe, enpresak duen jarrera izan da akordioa eragotzi duena". Argazkian, langileak fabriketako baten aurrean kontzentratuta, joan den astean / © LAB.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!