Kartelak DIN A3 tamainakoak izan beharko dute gutxienez, eta formatu digitalean aurkeztutakoen kasuan, berriz, JPEGen 300 ppp-tako kalitatean. Parte hartzaileek beren lanak Kurtzio Kultur Etxean aurkeztu beharko dituzte, maiatzaren 21a baino lehen, astelehenetik ostiralera. Goizez, 10:00etatik 14:30era eta, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Lanetan ez da egilearen daturik jarri behar. Datuak lan bakoitzarekin batera eman beharko den gutun-azal batean sartuko dira, kanpoan ezizen bat idatziz eta honen barruan izen abizenak, helbidea, eta telefonoa.
Sariak:
- Lehen saria: 600 euro.
- Herriko partaideentzako saria: herriko klasifikatu onenari 150 euro.
Accesitak:
- 6 urte bitartekoak (sari gabekoak): 40 euro margo eta marrazkirako materialean (egile ezberdinen artean bana daiteke).
- 11 eta 14 urte bitartekoak (sari gabekoak): 60 euro margo eta marrazkirako materialean (egile ezberdinen artean bana daiteke).
- 15 eta 18 urte bitartekoak (sari gabekoak): 80 euro margo eta marrazkirako materialean (egile ezberdinen artean bana daiteke).
Saririk gabeko lanak maiatzaren 28tik aurrera batu ahal izango dira Kurtzio Kultur Etxean, goizeko 10:00etatik 14:30era eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Saria eman gabe gelditu daiteke.