
Estatu kolpea, errepresioa eta frankismoagatik kaltetuen
Ahaztuak 1936-1977 elkarteak otsailean iragarri zuen sinadura bilketa abiatuko zuela Bizkaiko hainbat udalerrietan. Igande honetan ziren bi mahai jartzekoak: bata zubian (Pirulin) eta bestea hondartzako ibiltokian, ospitalearen aurrean. Baina, azken orduan, sinadura bilketa atzeratzea erabaki dute. Data berria zehaztu bezain pronto emango dute horren berri.
Plentziako Udalak "
Jose Daniel Lacalle Larraga (espainolez) militar zein hegazkinlari kolpistari eta Francoren Aireko ministroa izandakoari emandako
urrezko domina (espainolez, pdf) oraindik indarrean" dirauela salatuko dute ekimen horren bidez. Gauzak horrela, Lacalle Larragari izendapen hori ken diezaiola exijitu diote Isabel Zarauza alkate independentea buru duen Gobernu Taldeari. Halaber, bilkura aretotik diktadura garaiko alkateen irudiak erretiratzeko eskatuko dute. Argazkian,
alkateen irudiak Plentziako udaletxean / ©
Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzalea.