Salsiduko ibiltarien zubia "debekaturiko zonaldea" dela salatu dute auzokideek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 30a, 20:07

Algortako Salsidu kaleko zubiaren ondoan egindako ibiltarientzako pasabidean argiak jartzea ahaztu zaie, Salsidu-Zubietako auzotarrek kritikatu dutenez. "Askotan salatu dugu zonalde horretan dagoen argitasun-falta; baina, orain egiten dabiltzan lanak direla eta, arazoa areagotuko da, Ashley Fenton auzotarrak egindako argazkian ikus daitekeen bezala", adierazi dute bertokoek. Salsidu kaleko zubia oinezkoentzat eta ibilgailuentzat itxi zuten astelehenean, egitura hori eraisteko lanak direla eta. Horren ordez, oinezkoentzako pasabide bat jarri dute zubiaren ondoan. Argazkia: © Ashley Fenton.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun