Udalbiltzaren alde elkartu dira Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko api. 30a, 21:16

Dignidad y Justicia (DyJ) elkarte ultraeskuindarrak Udalbiltzaren aldeko atzoko ekitaldiak debekatzea eskatu arren, ez zen horrelakorik gertatu. Hartara, 40 bat gizon-emakumek egin zuten elkarretaratzea, 20:00etan hasita, Algortako Telletxe plazan. Modu horretan, Udalbiltzaren aurkako auzia abiatu zenetik zazpigarren urtemuga bete dela gogoratu zuten herritarrek. 2003ko apirilaren 29an Udalbiltzak Astigarragan, Iruñean eta Bilbon zituen egoitzetan sartu zen Espainiako Polizia, Auzitegi Nazionalaren aginduz. Bertan, materiala eta ordenagailuak hartu, egoitzak prezintatu, kontu korronteak blokeatu, Zuberoan garapen egitasmoak bultzatzeko herritarrengandik bildutako 400.000 euroak hartu, Udalbiltza eta Euskal Garapen eta Kohesio Fondoari suspentsioa ezarri eta 13 pertsona atxilotu eta espetxeratu zituzten, Udalbiltzako arduradunez gain bertako langileak ere bai. Egun 22 pertsona daude auziperatuta 10 eta 23 urteko espetxe zigor eskaerei aurre eginez. Argazkian, atzoko elkarretaratzea Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun