Getxophotok 100.000 euroko dirulaguntza jasoko du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 3a, 20:47

Getxophoto Nazioarteko Argazki Jaialdiak eragingo dituen gastuei aurre egiteko, 100.000 euroko diru-laguntza eman dio Begihandi kultur elkarteari Getxoko udalak. Aurtengo edizioa, laugarrena, irailaren 2tik urriaren 3ra bitartean izango da. Imanol Landaren ustez, "Getxophoto azken urteotan udalerriko bizitza kulturala bultzatzeko eta munduan bere profil kosmopolita sustatzeko egin den ekimenetariko sendoena eta berriztatzaileetako bat da". Era berean, nabarmendu du, tokiko erakundeak Getxophotorekin eta Begihandi elkartearekin duen konpromisoa "argia eta irmoa" dela. Ekimena "udalerriaren argazki onenak kanpora eramateko lan ona egiten du", Landaren iritziz. Argazkian, iazko Getxophoto edizioko argazki bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun