Horrenbestez, Uribe Kostako txapelketan 18 bertsolarik parte hartuko dute eta beste 12k Uribe Butroeko sariketan. Azken horretan zergatik parte hartzen ari den galdetuta, "Leioa bi eskualdeen artean dagoenez" horrela erabaki dutela aipatu du Beñat Vidalek. Bere anaia Peru eta aipatu udalerrian errotutako Galder Bilbao "Txapi" algortarra ere Uribe Butroekoan parte hartzen ari dira. Gainera, hiruak dira Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) kideak. Horren kontura, ALBEren 30. urteurrena ere badela gogoratu du Beñatek. Abendu aldean egin ohi duten Ahobien Gala izango da ospakizunen azken ekitaldia. Baina tartean egongo da zertaz gozatu.
Uribe Butroeko txapelketa:
Maiatzak 7, ostirala
Bigarren kanporaketa Larrabetzuko eskoletan. Afaria 21:00etan hasiko da eta ostean izango da saioa. Bertsolariak: Olatz Ibarluzea, Iker Gangoiti, Mikel Goiriena, Ekain Landa "Txispain", Asier Legarreta, Peru Vidal. Gaijartzailea: Alberto de Abajo "Zoro"
Maiatzak 22, larunbata
18:00 Finala Derioko Gurea aretoan. Gai jartzailea: Bernardo Mandaluniz.
Uribe Kostako txapelketa:
Maiatzak 14, ostirala
Lehenengo kanporaketa Sopelako Ander Deuna ikastolan. Afaria 21:00etan hasiko da eta ostean izango da saioa. Bertsolariak: Imanol Uria, Unai Angulo, Arkaitz Gomez "Arkan", Peio Etxebarria "Bonbero", Itxaso Paya eta Inazio Vidal.
Maiatzak 21, ostirala
Bigarren kanporaketa Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxean. Afaria 21:00etan hasiko da eta ostean izango da saioa. Bertsolariak: Oier Iturralde "Atano", Peio Ruiz de Agirre, Arrate Illaro, Peio Arondo, Josu Landeta eta Gabi Basañez.
Maiatzak 28, ostirala
Hirugarren kanporaketa Getxoko Txorimalo gaztetxean. Afaria 21:00etan hasiko da eta ostean izango da saioa. Bertsolariak: Joanes Igeregi, Miren Loizaga, Aitzol de Kastro, Jone Uria, Ekaitz Larrazabal “Katxo” eta Jagoba Pereda.
Ekainak 12, larunbata
18:00 Finala Algortako Villamonte kultur etxean.