Getxoko Udalak 40.000 euro banatuko ditu udalerriko ikastetxeek, gurasoen elkarteek edo hainbat taldek 2010-2011ko ikasturtean eskoletan euskara sustatzeko antolatuko dituzten eskola-orduz kanpoko jardueretarako. Eskaerak maiatzaren 10etik 28ra aurkeztu beharko dira udaletxeko erregistro orokorrean, herritarren arretarako bulegoetan, Udaltzaingoaren bulegoan dagoen herritarren arretarako gunean edo legeak zehazten duen beste moduren batean. Udalerrian dauden 17 irakaskuntza zentroetatik 2009an 12tan jaso zituzten diru-laguntzak, guztira 108 proiektu aurrera eramateko. Aurrekoan baino 34 gehiago. Datorren ikasturteari begira, euskararen erabilera aktiboa eta ahozkotasuna sustatzen dituzten jarduerak lehenetsiko dituzte, udal iturriek zehaztu dutenez. Argazkian, udal arduradunak Algortako Egunsentia haur eskolan / © Getxo.net.