Getxo Dinosauro Parkeak larunbatean, maiatzak 1, zabaldu zituen ateak, Areetako Evaristo Txurruka moilan.
Getxoko Udalak aipatu duenez, lehenengo asteburuan 3.654 lagunek bisitatu dute erakusketa. Kretazikoan eta Jurasikoan, hau da, dinosauroen urrezko garaian bizi ziren izaki ikusgarrienetako batzuen tamaina errealeko 16 erreprodukzioz osatuta dago mostra. Ekimena tokiko erakundeak eta sektore pribatuko ordezkariek osatutako Merkataritza Mahaian adostu zuten eta, helburua da, "bisitariek zein getxoztarrek gastua udalerrian egitea", aurkezpenean adierazi zutenez. Getxo Dinosauro Parkea ikusteko 3 euro pagatu beharko dituzte nagusiek, 2 euro umeek, eta 1,50 euro pertsonako 20 kide baino gehiagoko taldeek. Hala ere, "Getxoberri" udal astekaria eskuratuta dohain joan ahal izango du nahi duenak. Erakusketa zabalik egongo da maiatzaren 1etik urriaren 31ra arte, 11:00etatik 14:00ak arte eta 14:00etatik 20:00ak arte. Argazkian, Txurruka moilako dinosauroetako bat / © Getxo.net.