Datorren astean ipiniko dituzte argiak Algortako Salsidu kaleko zubiaren inguruan jarritako oinezkoen behin behineko zaldainean. Uraren Euskal Agentziarentzat (URA) obrak egiten ari den kontratak egingo du lan hori,
Getxoko Udalak zehaztu duenez. Gobela errekaren egoera hobetu eta ingurumena lehengoratzeko proiektua dela eta jarri zuten zaldain hori. Premiazko lan horien ardura Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen URA erakundearena da soilik, eta horien helburu nagusia Gobela errekak gainezka egiten duenean uholde arriskua ahalik eta gehien murriztea da. Obra horien barruan, Salsiduko zubia botako dute ekaineko lehen egunetan. Horren ordez jarri du URAk kontrataturiko BYCAM enpresak errekaren alde batetik bestera igaro ahal izateko pasabidea. Kontrata bera izango da argien gastuak ordainduko dituena. Argazkian, joan den ostiralean salatu zuten auzokideek
Salsiduko ibiltarien zubia "debekaturiko zonaldea" dela / © Ashley Fenton.