Egitaraua:
12:00 Txupinazoa, hamabitakoa eta trikipoteoa (Santa Eugeniatik hasita).
14:30 Herri bazkaria, Santa Eugenian (txartelak Texas eta gaztetxean salgai. 9 euro aurretik, 12 euro bertan).
18:00 Bilketa eta koadrilen argazkia.
18:30 Koadrilen arteko jolasak.
20:00 Kalejira mundiala. Dj Serri.
22:00 Jaia Itzubaltzeta gaztetxean.
Euria izango balitz, Santa Eugenia plazan burutzekoak diren ekimen guztiak eskolako frontoian egingo lirateke.
Larunbat honetan, hilak 8, bosgarren Koadrila Eguna ospatuko dute Itzubaltzeta / Romon. Eguerdiko 12etan emango diote hasiera jai egunari, txupinazoarekin, Santa Eugenia plazan. Jarraian, "hamabitakoa" hartu eta trikipoteoari ekingo diote. Ostean, herri bazkaria izango da, 9 euroren truke, txartela aldez aurretik erosita Texas tabernan zein Itzubaltzeta gaztetxean. Egunean bertan erosiz gero, ordea, 12 eurotan izango da. 18:00etan, jende guztia batu eta talde argazkia aterako dute, jolasekin hasi baino lehen. Ondoren, "kalejira mundiala" egingo dute herriko kaleetan zehar, Dj Serrierekin. Bukatzeko, jaia izango da Itzubaltzeta gaztetxean. Euria izango balitz, Santa Eugenia plazan burutzekoak diren ekimen guztiak eskolako frontoian egingo lirateke. Argazkian, 2007ko maiatzaren 5ean, bigarren Koadrila Eguna ospatu zuten Itzubaltzetan.