Aurrez aurreko familiarra galdu du Ibai Aginaga preso berangoztarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mai. 4a, 21:47

Espainiako hainbat kartzeletan miaketa saiakerekin jarraitzen dute espetxezainek, Etxeratek salatu duenez. Ondorioz, hainbat aurrez aurreko bertan behera geratu dira azken asteburuan. Besteak beste, Jaeneko (Andaluzia, Espainia) espetxean, Ibai Aginaga preso berangoztarrak aurrez aurreko familiarra galdu zuen, "araketa umiliagarrien saiakerak direla-eta", euskal preso politikoen senideen elkarteak jakinarazi duenez. "Gainera, zuzendaritzatik esan omen dietenaren arabera, egoera ez da aldatuko euskal presoen jarrera politikoa aldatzen ez den bitartean. Zazpi hilabete daramatzate aurrez aurrekorik gabe. Ondorioz, aste honetan zuzendariarekin bilduko dira eta ondorengoan gose greba burutuko dute.", azaldu du Etxeratek. Argazkian, presoen aldeko elkarretaratze bat Berangon.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun